kriseilua olio lanpara bat da. Burnizkoa gehienetan eta, nahiz eta batzuetan ontzi bakarra izan, normalean bata bestearen gainean dauden bi ontzi puntadunez osatua dago eta zintzilikatzeko kako bat du. Goiko ontzian olioa eta metxa ipiniz, behekoak gela batetik bestera argia eramatean eror daitekeen olioa jasotzen du. XVI. mendean zehar, arrantzaleak, bale-olio preziatuaren bila, Ipar Itsaso aldera, Islandia eta Kanada bezalako urrutiko lekuetaraino joan ziren. Dirudienez, euskal balezaleek Europako hainbat herrialdetako argiztapenerako adina olio ekarri zuten /1/ eta hortik dator, hain zuzen, kriseiluaren esangura. Izan ere, kriseilua beste hainbat lekuetan ere erabilia izan da. Honela, Gipuzkoan kriseilu izena jaso badu, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldean, kurtzulua bezala izan da ezaguna eta Eskozian adibidez, crusie bezala /2/.
/1/ UNSAIN, J.M, 2012. Balleneros vascos. Imágenes y vestigios de una historia singular. Untzi Museoa-Museo Naval
/2/ GOUDIE. G., 1888. The Crusie, or Ancient Oil Lamp of Scotland. Treasurer, S.A. Scot. Proceedings of the Society. Society of Antiquaries of Scotland.
/5-garren imagina/ UNSAIN, J.M, 2012. Balleneros vascos. Imágenes y vestigios de una historia singular. Untzi Museoa-Museo Naval.
Donostiako ikuspegia, behealdean baleari buruzko eszena bat ageri duena. Romain de Hooghe alemaniarrak hiriei buruz grabaturiko 38 biñetetako bat, Carte nouvelle de la mer Mediterranée irudiztatzen dutenak, Atlas Maritimus de Pierre Mortier obran (Amsterdam, 1694). Donostia hiriaren irudikapenak distortsio nabarmenak baditu ere, Hoogueren irudiak hiriaren identitate baleazalea aipatu izanaren interesa agertzen du.
/6-garren imagina/ UNSAIN, J.M, 2012. Balleneros vascos. Imágenes y vestigios de una historia singular. Untzi Museoa-Museo Naval.
Holandar baleazaleen estazioa. Cornelis Claesz van Wieringen-en olio margolanaren zatia, 1620 . (New Bedford Whaling Museum, Massachusetts). Imajina: UNSAIN, J.M, 2012. Balleneros vascos. Imágenes y vestigios de una historia singular. Untzi Museoa-Museo Naval.
/7-garren imagina/ UNSAIN, J.M, 2012. Balleneros vascos. Imágenes y vestigios de una historia singular. Untzi Museoa-Museo Naval
Bale koipea egiteko labea duen euskal baleontzia. Charles Milsan-en akuafortea Duhamel du Monceau-n lanekoa, 1782, VII lamina, 3. Imajina, BARTHELMESS K., 2009. Basque whaling in pictures, 16th-18th century. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6. Untzi Museoa.
klua–k egungo baliabide digitalak eta brontze galdaketarako argizari galduaren aspaldiko teknikak konbinatzen ditu.
3D inprimagailuan eta egurrean fresatuz prototipo batzu egin ondoren, enpresa espezializatu batetara jo da behin betiko modeloa egiteko. Urtzaileak, modelo honekin, silikonazko molde bat egin du piezak argizarian lortzeko. Hauek zirkonioan eta ondoren molokitan bildu dira. Barneko argizaria ur dadin berotuz, brontzea, kasu honetan brontze silizeoa, isuri da.
Piezak moldetik atera ondoren, leundu egin dira eta pieza handienari patina eman zaio. Salbia eta izpiliku landareen esentzia duten kandelak daramatza.
Brontzea
Esentzia aromatikoak, algodoizko metxa eta argizari ekolojikoak, plastikozko ontzia
Kinka &
Bronzeder, Vitoria-Gasteiz
Moldeberri, Itziar, Deba
DomoTek, Donostia
FabLab, Donostia
Potingues Verdes Vivos, Orozko
30 pieza
26 x 80 x 52 mm