Argitaula

Argitaula latoizko hankadun eta egurrezko pieza bakarreko mahaitxo edo eserleku bat da. Sarjentei esker, hankak lodiera eta luzera desberdineko beste taulekin erabili daitezke. Erdikaldean hutsune bat du, non pieza osagarriak sartzen diren. Asmoa, hauen arteko batek, era batera edo bestera, argia ematea da.

Argizaiola argi-zari-ola hitzez osatua, zurezko taula bat da non argizaria kiribiltzen den etxeko sua eliz barruko sepulturara eramateko. Ezagunenak antropomorfikoak dira eta askotan egur landua dute, baina badira beste batzu, haien ondorengoak eta sinpleagoak, alde batetan edo alde bakoitzean, hankatxoak dituztenak.

Lan honen helburuetako bat latoia soldatzen froga egitea izan da. Bestalde, pieza kurbadun batetik eratorria eta aurretik zerratutako haritz pieza honi, funtzio berri honetarako, luzera moztu eta kaxa moduko zuloa egin zaio.
argitaula interesa azaltzen duen norbaitekin amaituko da.

Materiala

Eraisketako haritz egurra
Latoia

Nork

Mella Aroztegia, Donostia
Talleres Arbizu, Artesanía de Forja, Etxauri,
Zeramix, Donostia

Zenbaketa

Pieza bakarra