kaikua ardi, ahuntz edota behi-esnea jezteko egur pieza bakarreko ontzia da. Neguan inguruko mendietan aurkitutako eta Ilargiaren faseak kontutan hartuz moztutako urkia erabiltzen da gehienetan. Normalean, kaiku txikienetan, harri gorien bidez, esnea berotu eta bertan mamia egiten da. Horrexegatik, barrukaldean, erredura markatxo beltzak izan ditzakete. Zura oso material egokia da arintasunagatik, kolpetxoak ondo jasaten dituelako eta bere tenperaturak esnearena ondo kontserbatzen duelako. Topatutako egurraren arabera, litro bat eta hogei litro /1/ bitarteko edukiera izan ohi du eta formari dagokionez, esnea jeztea errazteko, aho eliptikoa, forma tronkokonikoa eta ardatza, 45 eta 55 gradu artean okertua. Saihetsean helduleku bat izateaz gain, karga erraz garraiatzeko, goran helduleku berezia du, bere osotasunean objektu erabat apartekoa suertatuz.
Kua erabat eskuz egina dago. Kua, ora eta aba-k osatzen duten familia egiteko prozesuan, euskal eltzegintzaren tradizioaren esmaltaketa zuriaren teknika gresaren gainean esploratu da, material honek erresistentzia aldetik dituen abantailak direla eta. 3D inprimagailuetan diseinuaren lehen prototipoak egin ondoren, ukimenaren esperientzia azpimarratu da. Horrela, heldulekuetan gresaren berezko testura lakarra aprobetxatu da eta likidoak ukitu ditzaken parteak esmalteztatu dira. Pieza bakoitza eltzegintzako tornuan eskuz altxa da, ondoren heldulekuak gehituz. Haserako hogeita hamar piezako tirada honetan, txamotadun gres zeramikoa 1000 gradu zentigradotara bizkotxatu da eta beiradura eman ondoren, 1250 gradutara egosi da.
Gresa eta euskal tradizioaren erako esmalte txuria
Kinka & Blanka Gómez de Segura
Euskal Buztingintzaren Museo-Tailerra, Ollerieta, Elosu, Araba
30 pieza
85 x 115 x 75mm