Ora

Egurrean hartzen zuten esnea

Oporra artzaiek eta ikazkileek esnea taloarekin gosaltzeko erabiltzen zuten edalontzia da. Normalean urki egurrarekin egina dago. Egurra oso material egokia da, arina delako eta kolpetxoak ondo jasaten dituelako. Helduleku bakar bat du gehienetan, zulotxo borobil batekin, bertatik soka bat pasa eta zintzilikatzea posible egiten duelarik. Gorputzak forma tronkokoniko alderantzikatua du eta ardatza zerbait okertua. Gutxienez litro laurdeneko kabida du eta litro erdi edota litro batekoa gehienez. Neurriak, batazbeste, 11 eta 13 zentimetro bitartekoak izan ohi dira.

Ora erabat eskuz egina dago. kua, ora eta aba-k osatzen duten familia egiteko prozesuan, euskal eltzegintzaren tradizioaren esmaltaketa zuriaren teknika gresaren gainean esploratu da, material honek erresistentzia aldetik dituen abantailak direla eta. 3D inprimagailuetan diseinuaren lehen prototipoak egin ondoren, ukimenaren esperientzia azpimarratu da. Horrela, heldulekuetan gresaren berezko testura lakarra aprobetxatu da eta likidoak ukitu ditzaken parteak esmalteztatu dira. Duen ardatz okertuagatik, txantiloien bitartez moztu diren xaflakin osatu da pieza, ondoren heldulekuak gehituz. Haserako hogeita hamar piezako tirada honetan, txamotadun gres zeramikoa 1000 gradu zentigradotara bizkotxatu da eta beiradura eman ondoren, 1250 gradutara egosi da.

Materiala

Gresa eta euskal tradizioaren erako esmalte txuria

Nork

Kinka & Blanka Gómez de Segura

Non

Euskal Buztingintzaren Museo-Tailerra, Ollerieta, Elosu, Araba

Zenbaketa

30 pieza

Neurriak

70 x 70 x 70 mm