Eltzegintza + 3d inprimaketa

Tradizioa eta berrikuntza bateratuz eta autosufizientziaren sentsazioa berreskuratuz, euskal gastronomiako bi objektu bereizgarri berrinterpretatuko ditugu tailer honetan.
Erreferentzi bezala, idazkia edo iragazkia bezala ezagututako elementua eta abatza hartuko ditugu. Lehena inbutu forma duen egurrezko iragazki bat da, esnearekin erabilitzen dena. Horretarako barruan normalean osina jarri izan da, baina baita garoa eta artilea ere. Idazkia abatzaren gainean sartzen da, edukiontzi handi honetan iragazitako esnea bilduz. Hau izan da gazta egiteko haserako ohiko prozedura.

/2. Irudia/ Iragazkia. San Telmo Museoa – Donostia.

/3. Irudia/ Abatza. San Telmo Museoa – Donostia.

/4. Irudia/ Abatza. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gordailua.

Tailerrean bertan, 3D inprimagailuan, idazkian inspiratutako pieza bat inprimatuko dugu eta Igorrek jarraitu beharreko pausoak azalduko ditu. Bitartean, Blanka-ren laguntzarekin, partaide bakoitzak aurretik inprimatutako idazki bat izanik, zeramikan beste pieza egin ahal izango du, hau da, abatzaren bertsio propioa. Oinarrizko bi teknika ikasiko dira, hau da, txurroena eta eltzegintzako tornu lanarena. Horretaz gain, material desberdinak, egosketak, erresistentziak, esmalteak eta akaberak ezagutuko dira. Ontziak barrutik esmaltatu, Blankak egosi eta egun gutxi barru etxean jasoko dira.

Noiz

Irailaren 19ean, 10.00ak eta 14.00ak bitartean

Non

Ollerías – Euskal Eltzegintza Museoa
Ollerías Auzoa, 9
01510 Elosu (Araba)

Norentzat

Ikasteko eta esperimentatzeko gogoa duen edozein
Ez da beharrezkoa diziplina hauetan esperientziarik izatea
18 urtetik aurrera
Plazak: 8-10

Hizkuntza

Euskaraz eta/edo gastelaniaz

Nola eman izena Interesatuek, izena, deitura eta telefonoa adieraziz, helbide honetara posta elektroniko bat bidali behar dute: info@kinkaobjects.com.