Laborategia

Tabako-landarearen olio esentzialarentzako botea

Kinkak zeramikaren ezaguera tradizionala eta Hirikilabs espazioan eskeintzen diren 3D inprimagailuak, laser ebakitzaileak eta CNC mozkailuak eskaintzen dituzten aukerak konbinatzea proposatzen du.

/Vídeo 1 y 2/ Rentas de tabaco. Dokumentalaren zatiak. Mediateca del Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente-ren baimenarekin

Kinkak Tabacalera izeneko eraikineko barnearen parte izan diren objektuen lehen analisi bat egin ondoren, oraindik Egia auzo inguruan batzuk gogoratzen duten tabakoaren usaina berreskuratzea proposatu da.
Horretarako, lehendabizi, landare honen esentzi olioa atera dezakeen alanbikea egitea pentsatu da eta lurrina eta memoriaren inguruko bigarren lantegi batetan, esentzia ateratzea. Memoria aktibatzeko usaimenaren zentzuak duen ahalmena kontuan hartuz, interesgarria suertatzen da honen eta lurrinaren arteko harremanarekin esperimentatzea

Nahiz eta azkenik proiektua Hirikilabs Plazan egiteko aukeratuta ez izan, haren zati bat egin
da. Olio esentzialarentzako ontzia eraiki da, teknika digitalak eta tradizionalak konbinatuz. Behin diseinua eta 3D-n marrazkiak egidakoan, Hirikilabsen ABS plastikoan ontzia inprimatu da. Ontzi hau eredu bezala hartuta, eskaiolazko moldea egin da.
Ondoren iragazitako zeramikaren teknikaren aplikazioari ekin zaio. Boteak 980 gradu
zentigradutara bizkotxatu dira, pistolarekin esmalteztatu eta 1250 gradu zentigradutara
berriro egosi dira.

Materiala

Zeramika
Eredurako ABS-a
Molderako eskaiola

Nork/non

Hirikilabs, Donostia
Ibu3D, Donostia
ACC-a Eskultura Teknikak, Bilbo
Zeramix, Donostia

Kontsultak

Itziar Salegi, Donostia (Aromaterapia)
Maddalen Marzol, Donostia (Lurrinetan aditua)

Kantitatea

Bi pieza
Botearen artxibo digitala, open source formatuan, Hirikilabs-en