Zeramix

Zeramika

Idoiak, eskuz, zeramikako pieza bakarrak egiten ditu. Bai tenperatura baxuko zein altuko buztin mota desberdinak erabiliz, sorkuntza eta eraikuntza tradizionalaren teknikekin lantzen ditu, berak eginiko esmalte eta beiraztatutako engobeekin apainduz. Diseinu aldetik pieza sinpleak dira eta haien lehengai eta esmalteak dira nagusi.